XARMA

XARMA

XARMA

Rock-a 
Ion Kirru eta Itsaso 2007 bukaeran, Keikeren bigarren diskako biraren
azken kontzertuak ematen ari zirela bakoitzak bere kaxa landuriko abestiak
partekatzen eta hauei forma ematen hasi ziren eta urte bukaera baino lehen
hauek grabatzea erabaki zuten. Zeregin horretarako ZAIN taldean bateria
jole lanetan zebilen Josuah Froufe-rengana jo zuten 2007ko udarako
kontzeru batzuetan KEIKEko bateria jole gisa aritu baitzen Denisen (Keike)
ordezko gisa. Bost abestiz osaturiko maketa bat grabatu zuten Ondarruko
Santos Records estudioan Mikel Santos teknikari zutela. Behin maketa
grabatuta Froufe taldean geratu zen eta taldearen laugarren hanka
bilatzeari ekin zioten. 2008ko hasieran ETXE bakarlariarekin baxu jole
lanetan dabilen Christian Martin sartu zen taldean, egungo taldea osatuz.

2008ko udazkenean Bilbovision lehiaketan lehen kontzertua eskaini eta
hirugarren saria irabazi zuten. Orduz geroztik, abesti berrien konposaketa
eta kontzertuak uztartzen hasi ziren Euskal Herriko hainbat lekutan
zuzenekoak eskainiz. Etxean ezezik, kanpoan ere jo izan dute. 2009ko
apirilean Alemanian kontzertu batzuk eskaini ondoren geldialdi bat egin
zuten beraien lehen iraupen luzeko lana prestatzeko. Urte bereko bukaeran
Tolosako Bonbereneako estudioan Karlos Osinagaren gidaritzapean
“Amaraunak” izeneko diska grabatu zuten. Aipatu diskan rocka oinarri duten
ñabardura anitzeko 12 abesti aurkitu daitezke. Taldekideak aurretik
ibilitako taldeen eraginak somatzen dira (KEIKE, JAUKO BARIK, ZAIN…)
baita gustoko dituzten taldeena ere. 12 abesti hauetan rocka ezezik metal
eta pop zertzeladak ere aurkitu daitezke, gai intimistak zein kritika
sozial eta politikoa zorrotza egiten duten hitzak oinarri dituztelarik.
Diska autoekoiztua da.

Taldearen osaketa:

- Josuah: bateria
- Christian: baxua
- Itsaso: Kitarra eta ahotsa
- Ion Kirru: kitarra eta ahotsa



Josuah Froufe eta Christian Martin Berrizkoak dira eta bertan bizi dira.
Itsaso eta Jon Kirru, Donosti eta Ondarrukoak dira, hurrenez hurren, baina
egun, Beizaman bizi dira.

Ezagutu banda

1Iruzkinak "arima sutan"

  1. - 2010·12·05 02:51

Iruzkin bat idatzi

Banden Lehia & Wazemank

YouTube

Banden Lehia - Making Off

YouTube

Ausazko Bandak

Denak ikusiSailkapena

Ausazko Kanta

  • Odolaren Mintzoa

    Gazte bat

    Erreprodukzio-zerrendara gehitu

  • ELBERETH

    03-ITZALAK LEIHOETAN

    Erreprodukzio-zerrendara gehitu

  • Ustelak

    bizitza zure aurrean

    Erreprodukzio-zerrendara gehitu