KEä:
2006. hurtean, Beasaingo 3 anaiek sorturiko taldea gara…
Ba bai, arraroa izan arren, 3 anaiek osatzen dugun taldea da hau.
Sabaia, autoa…konpartitzeaz gain, musika gustuak ere elkarbanatzen ditugu…(bueno denak-denak, mordoxka bat). Modu natural batean asi ginen musika egiten.
.
2007. hurtean, kaleratu genuen gure lehen lana. Ate ugari ireki zizkigun 6 abestiz osaturiko maketa hark. Horregatik formato berezi bat eman nahi izan genion.
2010. hurtean gaude orain, eta lan berria kaleratzear gaude,
Copenhague- izena jarri diogu. “Copenhague 2009” Internet-en begiratu ezkero ulertuko duzue zergatik…
Copenhague-n, bizitza modernoa, hiriak, bizimodu underground-a, globalizazioa, bezelako gauzetaz hitz egiten dugu, eta musikalki, pop-rock estiloaren barnean influentzi ugari hartzen ditugu.
Copenhague-ere gure lokalean grabatu dugu, baina oraingoan, Victor Sanchez aritu da grabazio, produkzio lanetan. Egia esan asko zor diogu!
Lan honekin, cd formatoko tirada minimo bat aterako dugu.
Internet-en aldeko apostua egingo dugu zabaltzeko, “Youtube” zehazki. Bertan, Keä-Copenhague jarri ezkero, diska oso osorik entzun eta letrak irakurtzeko modua ere izango duzue.
Myspace bidez abestiak jeisteko aukera ere jarriko dugu….
www.myspace.com/keataldea